XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(Postaria dator).

- Nortzuk dira Miren eta Joseba?.

- Gu gara.

- Hartu eskutitza.

- Egunon.

- Egunon.

- Artzaina, zu (al) zara?.

- Ez.

Ni ez naiz.

Txabolan dago eta gazta egiten ari da.

- Eskerrik asko.

Banoa.

Agur.

- Agur.

Elkarrizketa hauek eskatzen duten egoera / ekintzak klasean ondo prestatu beharko dira.

3.4 PLASTIKA / DINAMIKA / MORFOSINTAXIAZKO ARIKETAK.

GU / ZUEK.

- Ikasleen artean, binaka, txartel batzuk banatu: katuak, txakurrak, ardiak...; artzainak, sendagileak, gaixoak...; maleta...

Irakasleak galdetuko du: Nor da ardia? / (ikas.: gu gara) /; ba joan mendira eta mendian belarra jan / (umeek ekintza egin); nor da artzaina?.

(Ik.: gu gara); ba joan mendira eta ardiak zaindu (umeek ekintza bete); zertan ari zarete, ardiak?.

(Ik.: beee, beee belarra jaten ari gara); zertan ari zarete, artzainak?.

(Ik.: ardiak zaintzen ari gara, txirula jotzen ari gara....

Ikasleek, binaka, nortzuk diren, zertan ari diren eta zer duten azalduko dute.

Era honetako elkarrizketak beste pertsonaiekin ere egin daitezke.

- Aginteak ematerakoan, zu eta zuek izenordeak erabili zu mendira joan, Zuek itsasora joan, e.a.

- Ikasleak taldeka bildu berezitasun baten arabera: jertse gorridunak, betaurrekodunak, ile beltzadunak, e.a.

Nortzuk dute ile beltza? (nik dut, nik dut... guk dugu), nortzuk dute jertse gorria? (guk dugu) ba, zuek begiak itxi (jertse gorridunak ekintza bete); nortzuk dituzte begiak itxita? (guk ditugu) ba, ahoa ireki (ekintza bete); nortzuk dute ahoa irekita? (guk dugu), ba burua belaunetan ipini, e.a.

Honela dinamika arin batez talde guztiekin egingo da.

- Ikasleen artean ogibideak banatu.

Bakoitzak bere taldekoak nortzuk diren asmatu beharko du jendeari galdetuz: zu artzaina (al) zara?...